Gizartea -

Gasteiz

Gasteiz erdiguneko eraikin bat jendez hustu dute, erortzeko arriskuan dagoelako

Eraikinaren  zutabe batean kalteak antzeman dituzte eta konpontzeko lanak amaitu bitartean bizilagunak ezingo dira etxera itzuli.   

Gasteiz erdigunean hustu duten eraikina. Argazkia: Radio Vitoria
Gasteiz erdigunean hustu duten eraikina.
Gasteizko Dato kaleko eraikin bat jendez hustu dute, erortzeko arriskuan dagoelako

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Dato kaleko 8 zenbakidun eraikina jendez hustu dute astearte honetan, Udaleko teknikariek erortzeko arriskuan dagoela egiaztatu ostean.

Eraikinaren zutabeetako bat kaltetuta dago, eta konpontzeko lanak egin bitartean bizilagunak ezingo dira etxera itzuli. Hori bai, behin-behineko neurriak hartu ostean, bizilagunei etxean sartzen utziko diete ezinbestekoak diren gauzak har ditzaten.

Zutabea konpontzeko lanak auzokideen komunitateak ordaindu beharko ditu.

Udalak jakinarazi du obra egiteko baimena ahalik eta azkarren emango duela eta kaltetuei esan die beren eskura dutela gizarte larrialdietarako zerbitzua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak