Gizartea -

Igande honetan

Gizon bat atxilotu dute Hondarribian balkoi batetik eskopeta batez tiro egiteagatik

Asteburuan gertatu da, larunbatetik iganderako gauean, gipuzkoar udalerriko Santiago kalean.

Hondarribiko Santiago kalean gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Hondarribiko Santiago kalean gertatu zen. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Gizon batek perdigoiekin tiro egin die taberna baten kanpoaldean zeuden pertsonei

0:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 68 urteko gizon bat atxilotu du Hondarribian, balkoi batetik eskopeta batez hiru jaurtiketa egiteagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Igande goizaldean gertatu zen, 00:35ean; une horretan, Hondarribiko Udaltzaingoak abisua jaso, eta jakin zuen gizon batek jaurtiketa batzuk egin zituela balkoi batetik, eskopeta bat erabiliz.

Agenteak, orduan, Santiago kalera bertaratu ziren. Ertzain bat hizketan hasi zitzaion gizonari, eta horrek armarik gabe kalera irtetea onartu zuen azkenean.

Susmagarria eskopeta utzita eta poliziari aurka egin gabe atera zen, eta atxilotu egin zuten, su-armarekin egindako mehatxu larrien delitu bat egotzita. Polizia-etxean izan eta beharrezko eginbideak abiatu ostean, atxilotua aske dago, epaitegiko deiaren zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak