Gizartea -
Indarkeria Matxista
Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute Leganesen
Butarque parkeko aintziratik gertu aurkitu dute bart gorpua. Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.
Agentziak | Erredakzioa
Indarkeria zantzuak dituen 55 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute bart Leganesen (Madril), Butarque parkeko aintziratik gertu, eta Espainiako Polizia indarkeria matxista kasu bat ote den ikertzen ari da. Izan ere, aurpegian eta zerbikaletan traumatismo handiak zituen.
Larrialdi zerbitzuek herritar baten deia jaso zuten atzo, 14:25 aldera, baina bertaratu ziren medikuek ezin izan zuten ezer egin haren bizitza salbatzeko, Madrilgo 112 Larrialdi Zerbitzuko bozeramaile batek jakitera eman duenez.
Poliziak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko, eta, Espainiako Poliziak azaldu duenez, biktima ez zen udalerri horretako bizilaguna. Halaber, genero indarkeria programaren baitan ere ez zuen zaintza agindurik.