Gizartea -

Istripua Nafarroan

19 urteko gazte bat larri zauritu da Iruritan, autoak zubi baten aurka talka eginda

Ezbeharra bertako errepide batean 16:10 aldera gertatu da. Gaztearen ibilgailua errepidetik atera da, eta zubi baten aurka talka egin du.

Agentziak| Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat larri zauritu da trafiko istripu batean Iruritan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Ezbeharra bertako errepide batean 16:10 aldera gertatu da. Gaztearen ibilgailua errepidetik atera da, eta zubi baten aurka talka egin du.

Istripuaren ondorioz gaztea larri zauritu da, eta helikopteroan Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Nafarroako Ospitale Gunea Trafiko-istripu hilgarriak