Gizartea -

Istripua

Gizon bat hil da Berriobeitin auto batek eta kamioi batek talka egin ostean

Ezbeharra 12:00ak inguruan gertatu da. Autoaren gidaria oso larri eraman dute ospitalera eta han zendu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da ostiral honetan Berriobeitin, gidatzen zuen autoak kamioi batekin talka egin eta gero, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 12:00ak aldera gertatu da. Gizona egoera oso larrian eraman dute ospitalera eta ordu batzuk geroago bertan hil da.

Biktima erretiroa hartuta zegoen foruzain bat da, Javier Azpiroz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak