Gizartea -

BIZKAIA

Eraikin bat hustu dute Getxon, sei edukiontzi erre ondoren

03:30 inguruan izan da sutea, Romo auzoan. Zabaldu den kearen ondorioz, badaezpada hustu dute zentroa. Inork ez du minik hartu.

Sei edukiontzi erre dira Getxon, eta eraikin bat hustu dute. Argazkia: Radio Euskadi
Sei edukiontzi erre dira Getxon, eta eraikin bat hustu dute. Argazkia: Radio Euskadi
Getxoko egoitza bat hustu dute, sei edukiontzik su hartu ostean

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Romo auzoko laguntza zentro batean bizi diren hamazazpi lagun egoitzatik atera behar izan dituzte gaur goizaldean, Bizkaiko herri horretako Santa Eugenia kaleko 12. zenbakiaren parean bi edukiontziri su eman eta gero zabaldu den ke-lainoaren ondorioz, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ez da inor zauritu. 

03:30 inguruan izan da sutea gaur, ostiralarekin, eta Foru Aldundiaren egoitzan bizi diren guztiak bertara bueltatu dira jada.

Argazkia: @cafecongotas (Radio 7)

Argazkia: @cafecongotas (Radio 7)

Nahita piztutako suteak kalteak egin ditu edukiontzien inguruan aparkatuta zeuden lau autotan, eta Udaltzaingoak ikerketa abiatu du nola piztu duten argitzeko.

Bestalde, sua itzaltzera zihoazen suhiltzaileetako batzuek istripua izan dute, Romo auzoan bertan: kamioi batek aparkatuta zeuden sei kotxe jo ditu, eta eraikin bateko hormaren kontra egin du ondoren. Suhiltzaile bat arin zauritu da, eta ospitalera eraman dute. Zauri arinak ditu, eta etxean da dagoeneko, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Halaber, Ibaigane kalean, Santa Eugenia kalearen parean, ere, beste bost edukiontzi erre dituzte (hiru erabat kiskalita geratu dira eta bi kaltetu dira). Ertzaintzak ikerketa zabaldu du bi suteak argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak