Gizartea -
Greba
Metalgintzako manifestazioak Barakaldoko zirkulazioari eragingo dio ostegunean
07:00etatik 10:00etara arte, udalerritik A8 autobiderako eta Arrontegiko zubirako sarbide nagusiak itxita egongo dira, aldizka.
Agentziak | Erredakzioa
Barakaldotik A8 autobiderako eta Arrontegiko zubirako sarbide nagusiak (udalerrira sartzeko zein autobidera sartzeko) aldizka itxita izango dira ostegun honetan, 07:00etatik 10:00etara, Bizkaiko metalgintzako langileek bertan deitutako manifestazioagatik.
Barakaldoko Udalak gomendioa zabaldu die gidariei; alegia, aipatutako ordutegian ondorengo kaleak saihestea: Landeta eta Euskadi Etorbidea, autobidera sartzeko; Lutxanako Artzain Onaren kalea, Arrontegira sartzeko; eta autobiderako Guritzetako sarbidea, Lutxanako eta Arrontegiko noranzkoan.
Angel Madrazo Hiritarren Segurtasuneko zinegotziak, ohar batean, adierazi du aholkua dela herritarrek beste bide batzuk erabiltzea, edo metro aedo Renferen Aldirietako trenak baliatzea "Barakaldotik irteteko, edo bertara sartzeko".
Udalak esan duenez, manifestatzaileek ibilaldia egingo dute, hainbat aldiz, 07:00etatik 10:00etara, ondorengo tokietatik: Ansioko metro-geltokirik, BECeko biribilgunera, Resurreccion Maria Azkue kalera, Florida kalera, Landaburu kalera, Landeta kalera, BECeko biribilgunera, eta Artzain Ona kalera.
Asteazken honetan, metalgintzako langileen protestak arazoak sortu ditu Bilboko zirkulazioan.