Gizartea -
Salmonellosia
Kutsatutako arrautzak Segoviako abeletxe batekoak dira
Arantza Madariaga Elikako zuzendariak azaldu du arrautza sorta guztia merkatutik kendu dutela.
EITB.EUS
Galdakaon salmonellosi kasuak eragin zituzten arrautzak Segoviako abeletxe batekoak dira, Arantxa Madariaga Elika Elikadura-Segurtasuneko fundazioko zuzendariak argitu duenez.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean azaldu du arrautzon oskoletan zegoela salmonella bakterioa. Enpresa horrek ostalaritzari bakarrik saltzen dizkio produktuak, eta dagoeneko kutsatutako arrautza sorta guztia kendu dute merkatutik. Hots, 1.125 dozena arrautza.
Madariagaren esanetan, orain ikertzen zein unetan kutsatu diren arrautzak, eta garraio eta manipulazio prozesu guztia gainbegiratuko dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea