Gizartea -

Bizkaia

Itzalita dago jada Etxebarriko bizikleten enpresan piztutako sutea

Udaleko teknikariek eraikina aztertuko dute egituran kalteak sortu ote diren egiaztatzeko.

Sutea 13:30 aldera piztu da. Argazkia: @ikersalgadoser1 (Twitter).
Sutea 13:30 aldera piztu da. Argazkia: @ikersalgadoser1 (Twitter).
Suhiltzaileek itzaltzat eman dute Etxebarriko bizikleta biltegiko sutea

1:51

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebarriko bizikleta eta motorren biltegi batean atzo piztutako sutea itzalitzat jo dute suhiltzaileek astearte goiz honetan, Loren Oliva alkateak EFE albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Itxuraz larria izan arren eta kalte material handiak eragin baditu ere, ez da inor zauritu.

Goizeko 05:30ean suhiltzaileen bost kamioik jarraitzen zuten sutearen tokian. 10:00 aldera, hainbat suhiltzaile azken hondarrak itzaltzen ibili dira.

Saga enpresako eraikin batean piztutako ustekabeko sutearen ondorioz langileak irtenarazi behar izan zituzten atzo eta ezin izango dira lanera itzuli suhiltzaileek lanak amaitu arte eta sugarrek eraikinaren azpiegituran kalterik eragin ez dutela ziurtatu arte.

Lantokiko sarbideetan topatutako zailtasunek zein erretako materialen tipologiak (kautxu edo litiodun bateriak) itzaltze lanak luzatu egin izana eragin dute. Hala ere, alkatearen esanetan, litiozko baterien portzentajea oso txikia zen.

Eusko Jaurlaritzako teknikariek airearen kalitatea aztertu eta pertsonen osasunerako arriskurik ez zegoela iragarri zuten. Hala ere, Udalak hainbat neurri hartzeko gomendatu zien auzotarrei; esaterako, leihoak itxita izatea.

Kaltetutako eraikinaren inguruetan uraren baporeak eragindako "hondakin-kea" dago oraindik, alkateak azaldu duenez. 

Udaleko teknikariek eraikina aztertuko dute egituran kalterik sortu ote diren egiaztatzeko.

Bizikleta, motor eta auto elektrikoen biltegia

Sua 13:30 inguruan piztu zen Saga industrialdean, hain zuzen ere, Nuuk markako bizikleta, motor eta auto elektrikoak biltegiratzen zituen enpresa batean. Aipaturiko enpresa ez ezik ingurukoak ere jendez hustu zituzten, badaezpadako neurri gisa.

Alarmak piztu eta zazpi ordura, eraikina aireztatu eta tenperatura jaistea lortu ostean, suhiltzaileak barrura sartu ziren. Itzaltze lanak zailak izaten ari dira, bertan gai kimikoak baitaude bilduta.

Bi suhiltzaile Basurtun eta Galdakaon ospitaleratu behar izan dituzte, tenperatura beroek eraginda ondoezik jarri baitira.

Suteak eragindako ke-lainoa Basaurira, Boluetara eta Txurdinagara iritsi da.

Zenbait orduz N-634 errepidea itxita egon da, baina Donostiako noranzkoan dauden bi erreietako bat zabaldu dute gero.

Suhiltzaileak bertaratu dira

(Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebarri