Gizartea -
EHMA
Prostituzioaren aurkako Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista aurkeztu dute
Giza eskubideen kontra emakumeen gorputza baliatuz egiten diren esplotazio mota guztiak daude elkartearen jomugan: prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak, besteak beste.
eitb.eus
Prostituzioaren, pornografiaren eta alokairuko sabelen aurka borroka egiteko sortu da gaur goizean Bilbon aurkeztu den Euskal Herriko Mugimendu Abolizionista (EHMA). Giza eskubideen kontra emakumeen gorputza baliatuz egiten diren esplotazio motak direla iritzita, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko oztopo direla adierazi dute.
Urriaren 12an lehen jardunaldi abolizionista egingo dute, munduan diru gehien mugitzen duen bigarren negozioa Euskal Herrian debeka dezatela eskatzeko.
Prentsaurrekoan azaldu dutenaren arabera, Suedian ehunka prostituzio klub zegoen garai batean, eta dagoeneko lortu dute gaur egun bat bera ere ez egotea. Bertan jakinarazi dutenez, Espainiako Estatuan prostituzioa negozio modura duten 1.500 klub daude, eta proxenetek kontrolatzen dute emakume horien jarduna.