Gizartea -

GASTEIZ

Iradier Arenak Oktoberfest jaia hartuko du urriaren 3tik 6ra

Sarrera doan izango da eta hainbat eskaintza eta deskontu prestatu dira jairako.

Iradier Arena. Irudia: Zarateman
Iradier Arena
Iradier Arena. Irudia: Zarateman

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Iradier Arenak urtero munduko milioika pertsonek ospatzen duten Alemaniako jairik ospetsuena hartuko du urriko lehen asteburuan.

Oktoberfest jaia lehen aldiz ospatuko da Arabako hiriburuan, 1810ean Munichen ospatzen hasi zen Alemaniako jai tradizionala birsortzeko helburuarekin.

Jaia urriaren 3an hasiko da, 18:00etan, Gasteizko Iradier Arena erabilera anitzeko esparruan eta iganderarte luzatuko da. Urriaren 6an itxiko ditu ateak, 17:30ean.

Ospakizun horrekin, tokiko gastronomia eta Alemaniako garagardoa hurbiltzeaz gain, erakundeak eta Gasteizko Udalak kultura teutonikoa ekarriko die arabarrei musikaren eta dantzen bitartez. Horrela, bavariar polka tradizionalak eskainiko dituzten taldeek girotuko dituzte zuzenean jaiko lau egunak.

Sarrera doan izango da eta, produktu gastronomikoak eta garagardo alemaniarra dastatzekotan, hainbat eskaintza eta deskontu prestatu dira jairako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Jaiak