Gizartea -
IRUÑEA
Sanduzelain aitaginarreba hil zuen gizonak 20 urteko espetxe zigorra onartu du
Gertakariak abuztuaren 5ean gertatu ziren. Akusatuak “behin eta berriz” jo zuen aitaginarreba, heriotza eragin zioten lesioak sortuz.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2018ko abuztuan Iruñeko Sanduzelai auzoan bere aitaginarreba hiltzea leporatutako gizonak 20 urteko espetxe zigorra onartu du azpikeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketa delituagatik.
M.F.CH-k 500.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkie gizonaren hiru semeei eta 10 urte bete beharko ditu baldintzapeko askatasunean. Hori dela eta, ezingo da Nafarroan bizi 10 urtez eta ezingo da hiru semeetatik 300 metrotara baino gehiago hurbildu.
Gertakariak 2018ko abuztuaren 5ean gertatu ziren, Sanduzelain. Auto judizialaren arabera, akusatuak “behin eta berriz” jo zuen aitaginarreba, odoljario bat eraginez eta, ondorioz, heriotza.
Auzoko batzuek odol orbanak ikusi zituzten eta poliziari deitu zioten. Gizona bere etxean gorde zen, eraikineko bosgarren solairuan. Azkenean, poliziak indarrez sartu behar izan zuen eta atxilotu.