Gizartea -
Bizkaia
Suak enpresa bat kiskali du Etxebarrin, eta N-634 errepidea itxi behar izan dute
Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira arratsaldeko lehen ordutik. Inguruko enpresak hustu egin dituzte eta kearen ondorioz N-634 errepideko errei bat itxi behar izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Sute handia izan da astelehen honetan Etxebarriko industrialdeko enpresa batean. Ez da inor zauritu, baina inguruko enpresak jendez hustu behar izan dituzte eta kearen ondorioz N-634 errepideko errei bat itxi behar izan dute, Donostiarako bidean.
Sua 13:30 inguruan piztu da, eta suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean ari dira ordutik, Ertzaintzak eta SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuak jakinarazi dutenez.
Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du egoera larria dela, eta bi suhiltzaile Basurtuko eta Gurutzetako ospitalera eraman dituztela jakinarazi du, ondoezik jarri baitira.
(Suhiltzaileak garrak itzaltzeko lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia)