Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume bati Bilboko etxebizitza batean egindako sexu-erasoa salatu dute

Betaurreko Moreak Elkarte Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako, erasoa gaitzesteko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustu auzoko (Bilbo) etxebizitza batean emakume batek jasandako sexu-erasoa salatu dute Betaurreko Moreak Elkarte Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak. Biktima mintegi batean parte hartzen ari zen, eta bertan hartu zuen ostatu.

Kolektibo feministek azaldu dutenez, biktima mintegi batera joan zen iragan asteburuan. Egonaldian gazteak ezagun baten etxean hartu zuen ostatu, Deustuko auzoan, eta "sexu-erasoa" jasan zuen, salatu duenez. Gazteak elkarte feministarengana jo zuen laguntza bila.

"Matxismoak eta patriarkatuak emakumeak baimenik gabe objektuak balira bezala erabiltzen dituztela egiaztatu dugu beste behin ere", deitoratu dutenez.

Horregatik, Betaurreko Moreak Elkarte Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako, Deustuko San Pedro plazan, 18:30ean. "Erasorik ez, erantzunik gabe", aldarrikatu dute.

---------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Deustu