Gizartea -
Kartzelak
Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, urtea hasi zenetik bosgarrena
Gizona hilik topatu zuten iragan larunbatean, eta oraingoz zergatik hil den ez dakite; izan ere, autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia.
Agentziak | Erredakzioa
Preso bat hil da Zaballako (Araba) espetxean, ikertzen ari diren arrazoiengatik. Aurten bost preso hil dira dagoeneko kartzela horretan.
Gizona hilik topatu zuten iragan larunbatean, eta oraingoz zergatik hil den ez dakite; izan ere, autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia, Espetxe Zuzendaritzako iturriek jakitera eman dutenez.
Azken presoa apirila bukaeran hil zen Zaballako kartzelan. Salhaketa elkarteak egoera publikoki salatu zuen orduan. Inguruabarrei buruzko xehetasunak eskatu zizkion elkarteak Barne Ministerioari, eta kartzeletako heriotzak “ezkutatzeko politika sistematikoa” kritikatu zuen.
Era berean, besteak beste, heriotzak beti ofizioz ikertzea, familiei inpartzialtasunez informatzea, droga-mendekotasunak arintzeko programak betetzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatu zuen kolektiboak.