Gizartea -

Kartzelak

Beste preso bat hil da Zaballako espetxean, urtea hasi zenetik bosgarrena

Gizona hilik topatu zuten iragan larunbatean, eta oraingoz zergatik hil den ez dakite; izan ere, autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia.

Zaballako (Araba) espetxea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Zaballako (Araba) espetxea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Zaballako (Araba) espetxea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Preso bat hil da Zaballako (Araba) espetxean, ikertzen ari diren arrazoiengatik. Aurten bost preso hil dira dagoeneko kartzela horretan.

Gizona hilik topatu zuten iragan larunbatean, eta oraingoz zergatik hil den ez dakite; izan ere, autopsiak zehaztuko du heriotzaren arrazoia, Espetxe Zuzendaritzako iturriek jakitera eman dutenez.

Azken presoa apirila bukaeran hil zen Zaballako kartzelan. Salhaketa elkarteak egoera publikoki salatu zuen orduan. Inguruabarrei buruzko xehetasunak eskatu zizkion elkarteak Barne Ministerioari, eta kartzeletako heriotzak “ezkutatzeko politika sistematikoa” kritikatu zuen.

Era berean, besteak beste, heriotzak beti ofizioz ikertzea, familiei inpartzialtasunez informatzea, droga-mendekotasunak arintzeko programak betetzea eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eskatu zuen kolektiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Presoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Iruña Oka Arabako Ibarrak Eskualdea