Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Donostiako hotel bateko langile bati sexu-abusuak egiteagatik
Gertakariak Donostia erdiguneko hotel bateko tabernan jazo ziren. Erasotzaileak 71 urteko gizona da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
71 urteko gizon bat atxilotu dute bart Donostiako hotel bateko langile bati sexu-gehiegikeriak egitea egotzita.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, gertakariak 21:00ak aldera jazo ziren Donostia erdiguneko hotel bateko taberna batean. Gizona mahai batean zegoen eserita eta zerbitzari lanetan ari zen emakumea hurbildu zitzaionean ukituak egin zizkion.
Langileak erasoaren berri eman zion hoteleko arduradunari eta honek Ertzaintza ohartarazi zuen. Ertzainak bertaratu zirenean gizona atxilotu zuten, sexu-abusuak egotzita.
Izapide polizialak amaituta, atxilotua datozen orduetan utziko dute epailearen esku.