Gizartea -
Bizkaia
12 lagun salmonellosiak jota, Galdakaoko taberna batean tortilla bat jan ostean
Horietako zortzi Galdakaoko eta Basurtuko ospitaleetan daude. Osasun Sailak ziurtatu du kasu puntuala dela eta egoera kontrolpean dagoela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
12 lagun salmonellosiak jota daude, Galdakaoko taberna batean tortilla bat jan ostean. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azpimarratu duenez, "kasu puntuala da, egoera kontrolpean dago eta gaitza ez da kutsakorra".
Kaltetuetako zortzi Galdakaoko eta Basurtuko ospitaleetan daude. Bizkaiko Epidemiologia Unitateak baieztatu du salmonellosiak jota intoxikatu direla.
Joan den irailaren 21ean kontsumitu zuten salmonellosia eragin dien tortilla. Osasun Publikoko teknikariek ikerketan bat jarri dute abian tortilla egiteko erabili ziren arrautzen jatorria argitzeko.