Gizartea -

BIZKAIA

Bilbo, LGBTI kolektiboaren eskubideen eztabaidagune

Asteburuan, European Pride Organisers Association deituriko erakundeak (EPOA) batzar nagusia egingo du Bilbon eta bertan erabakiko da 2022an zein hiri izango den Europride jaialdiaren egoitza.

LGBTIQ Biltzar Atlantikoa, Bilbon
LGBTIQ Biltzar Atlantikoa, Bilbon
LGBTIQ Biltzar Atlantikoa, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo LGBTI kolektiboaren eskubideen Europako eztabaidagune izango da gaurtik aurrera, Bizkaiko hiriburuan egingo diren I. LGBTI Biltzar Atlantikoa eta European Pride Organisers Association deituriko (EPOA) erakundearen batzar nagusia direla eta.

Gaur, osteguna, I. LGBTI Biltzar Atlantikoa egingo da Bilboko Euskalduna jauregian "Giza eskubideak eta aurrerapena" izenburupean. Mundu osotik etorritako ekintzaile eta adituek kolektiboaren gaur egungo egoera aztertuko dute, doakoa eta publikoari zabaldutako jardunaldian.

Antolatzaileek azaldu dutenez, biltzarraren helburua eztabaidarako eta analisirako gune bat sortzea da, LGBTI kolektiboak mundua duen errealitatea gaitzat hartuta. Halaber, enpresek eta lan munduak beren alea jar dezakete "genero eta sexu aniztasun alorrean berdintasuna" bermatzeko.

Bestalde, European Pride Organisers Association deituriko erakundeak (EPOA) batzar nagusia egingo du irailaren 20an, 21ean eta 22ean Bilbon eta bertan erabakiko da 2022an zein hiri izango den Europride jaialdiaren egoitza. Horrez gain, LGBTI kolektiboak Europako herrialdeetan bizi duen egoera aztertuko dute.

2022an Europride jaialdia har dezaketen hirien artean daude Lisboa-Oporto, Dublin, Belgrado eta Bartzelona.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Euskal hiriburuak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI+ albisteak