Gizartea -

Trafiko istripua

Uharteko emakume bat hil da Oltzan izandako zirkulazio istripuan

Emakumeak 75 urte zituen. Gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da eta obra batekin egin du talka.

Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa
Istripua gertatu den tokia.
Istripua gertatu den tokia. Argazkia: Foruzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uharteko emakume bat hil da arratsalde honetan Oltzan izan den zirkulazio istripuan, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Biktimak 75 urte zituen. Ezbeharra 14:55 inguruan gertatu da, NA-700 errepidean.

Gidatzen zuen ibilgailua errepidetik atera da, obra batekin egin du talka eta ondoren irauli egin da. Ibilgailuan bera bakarrik zihoan.

Foruzaingoak zirkulazio bideratu du, autoa erretiratu eta errepidea garbitu bitartean. Ikerketa bat jarri dute abian istripua nola gertatu den argitzeko.

Ezbeharraren tokira anbulantzia bat eta suhiltzaileak ere bertaratu dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uharte