Gizartea -

Berdintasuna

Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko guraso baimena bermatuko duen dekretua

Josu Erkorekak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du 8. astetik 16ra bitarteko ordainketa.

Guraso baimena. Argazkia: Pixabay
Guraso baimena
Gurasotasun bajak parekatu egingo dira bi gurasoentzat: 16 aste bakoitzarentzat

1:22

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak urriko bigarren hamabostaldian onartuko du erditu ez diren bikotekide guztientzako 16 asteko guraso baimena ahalbidetuko duen dekretua, eta, horrenbestez, Estatuan ezarrita dagoen amatasun baimenarekin parekatuko du.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan jakinarazi duenez, egun, Gizarte Segurantza egiten da lehenengo 8 asteen kargu. Dekretu hori indarrean sartzen denean, berriz, Jaurlaritzak ordainduko du aste horretatik 16.era arte jasoko dutena.

Dekretu berria argitaratzen dutenetik, 16 asteko baimena izango dute erditu ez diren bikotekide guztiek, baita estreinakoz guraso izango direnek ere.

Gainera, familia gurasobakarrei ere eragingo die neurriak. Bestalde, testu horrek beste neurri batzuk hartzen ditu barnean, familia ugarien, % 50etik gorako desgaitasuna duen kideren bat duten sendien eta genero indarkeriaren biktima izan diren pertsonen mesederako.

"Umea jaiotzen den unetik, erditu ez diren bikotekideek 12 hilabeteko epea izango dute aipatu baimena hartzeko, betiere, amatasun baimenarekin kointziditzen ez badu", argitu du Beatriz Artolazabalek.

Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko aitatasun baimena bermatuko duen dekretua
Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko aitatasun baimena bermatuko duen dekretua
Jaurlaritzak urrian onartuko du 16 asteko aitatasun baimena bermatuko duen dekretua

Josu Erkoreka, Euskadi Irratian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Aitak albisteak