Gizartea -
Irailak 28 eta 29
Open House 2019 ekimenaren baitan doan bisitatu ahal izango diren eraikinen zerrenda
Aurten, Bilborekin eta Barakaldorekin batera, Getxok eta Leioak ere parte hartuko dute Bizkaiko arkitektura jaialdian. Hala, irailaren 28an eta 29an eraikin ugari doan bisitatzeko aukera egongo da.
eitb.eus
Irailaren 28an eta 29an, Bizkaiko arkitektura eta hirigintza jaialdirik handiena egingo da, iazko edizioaren arrakasta ikusita. Izan ere, ekimenak 35.000 bisita baino gehiago izan zituen. Aurten, Bilborekin eta Barakaldorekin batera, Getxok ere parte hartuko du ekimenean, asteburu batean eraikinak doan bisitatzeko aukera emanez.
Edizio honetan, arkitektura eta hirigintza jaialdiak 81 eraikin bisitatzeko aukera eskainiko du: horietako laurogei Bilbon, Barakaldon eta Getxon egongo dira, eta bestea Leioako Artatza Jauregia izango da. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, herritarrek egunero bisitatu ezin dituzten interes handiko eraikinak dira, eta, arkitektura erakusketa zabalaz gain, jarduera ugari antolatu dituzte.
Eraikinak doan bisitatu ahal izango dira, boluntarioen lanari esker. Dagoeneko 450 herritarrek eman dute izena, baina 600 behar dira eraikin guztiak ireki ahal izateko. Interesa duen edonor izan daiteke boluntario, eta izen-emateak zabalik daude jada, Open House Bilbao 2019 webgunearen bitartez.
Zehazki, hauek izango dira irailaren 28an eta 29an doan bisitatu ahal izango diren eraikin guztiak:
Open House Bilbao
1.- Mariaren Bihotza plazako aztarnategia
2.- Eleiz Museoa
3.- Euskal Museoa
4.- Burtsaren Eraikina
5.- La Cava Etxea
6.- Bilboko Erruki Etxe Santua
7.- Esperientzia Gelak
8.- Deustuko Unibertsitate Literarioa
9.- Bidebarrietako Udal Liburutegia
10.- Arriaga Antzokia
11.- Villa Maria
12.- Jesusen Bihotzaren eliza
13.- Bilboko Udaletxea
14.- Txabarri Jauregia
15.- Olabarri Jauregia
16.- Berreginen Museoa
17.- Ibaigane Jauregia
18.- Konkordia Geltokia
19.- Harino Panadera
20.- Campos Eliseos Antzokia
21.- San Frantzisko Asiskoaren Eliza
22.- Azkuna Zentroa
23.- Castañoseko Udaltegia
24.- Sociedad Bilbaina
25.- Deustuko Unibertsitate Komertziala
26.- Zankoetako Udaltegia
27.- Indautxuko eskola
28.- Espainiako Bankuaren eraikina
29.- Bizkaiko Foru Liburutegia
30.- Erriberako Merkatua
31.- Luis Briñas ikastetxea
32.- Arte Ederren Museoa
33.- Bailen Etxe Orratza
34.- Etxe Amerikarrak (Pedro Astigarraga)
35.- Sarriko metro geltokia
36.- Deustuko Sifoia
37.- Euskalduna Jauregia
38.- Melia Hotela
39.- Itsas Museum
40.- EiTBren Egoitza
41.- Juan Crisostomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa
42.- Miribillako Eliza
43.- Miribillako Geltokia
44.- Deustuko IIBZ Liburutegia
45.- EHUko Bizkaia Aretoa
46.- Bilbao Arena Kirol Jauregia
47.- IDOM Egoitza
48.- Bizkaia frontoia
49.- Udaltzaingoaren egoitza
50.- Suhiltzaileen Egoitza
51.- Euskadiko Artxibo Historikoa
52.- Carreras Mugica Arte Galeria
53.- Boluetako dorrea
Open House Barakaldo
54.- Larrea Jauregia
55.- Munoa Jauregia
56.- Munoa Lorategia
57.- Miranda Fundazioa
58.- Barakaldoko Hiltegi Ohia
59.- Ilgner Eraikina
60.- Orconera Pabiloia
61.- Barakaldoko zamatze-tokiak
62.- Barakaldoko Udaletxea
63.- San Joseren eliza
64.- Santa Teresaren eliza
65.- Paules Eliza eta Antzokia
66.- Lasesarre futbol-zelaia
67.- Bilbao Exhibition Center BEC! - Dorrea
68.- Bilbao Exhibition Center BEC! - Bizkaia Arena
Open House Getxo69.- Santa Anako Ermita
70.- Bake Eder Jauregia (Biscaytik)
71.- Etxe Sorgindua
72.- Santa Clara Jauregia
73.- Los Rosales Etxea
74.- Punta Begoña
75.- Getxoko Udaletxea
76.- Andres Isasi Musika Eskola
77.- San Jose Obrero Eliza
78.- Abra Itsas Kirol Errege Kluba - Sporting Errege Kluba
79.- Erromoko Kultur Etxea
80.- Muxikebarri
Open House Leioa
81.- Artatza Jauregia