Gizartea -

Desagertzea

Baliteke desagertuta dagoen 32 urteko durangarrak nahita alde egin izana

Ertzaintza ezin izan da harekin harremanetan jarri, ezta senideak ere, baina gizonaren ibilgailua aurkitu dute, baita non dagoen pentsatzeko zantzuak ere.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak baieztatu dutenez, igandetik bilatzen ari diren 32 urteko durangarra nahita desagertu da, antza. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, non dagoen argitzeko.

VOST Euskadik jakinarazi duenez, Ertzaintzak ezin izan du harekin harremanetan jarri, ezta familiak ere, baina haren autoa aurkitu dute, baita non dagoen pentsatzeko zantzuak ere.

Senideek igandean salatu zuten desagerpena, eta gaztea topatzen laguntzeko eskatu zieten herritarrei. Desagertu aurretik, bere autoan ikusi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Desagertutako pertsonak