Gizartea -
Erasoa
Gizon bat oso larri dago Iruñean, ostegunean jipoia jaso ostean
Antza, biktimak errieta egin zion bi emakume eragozten ari zen gizon bati. Bat-batean gizonak jipoia eman zion, gizona lurrera erori eta garezurra apurtu zuen.
eitb.eus
30 urteko gizon bat oso larri dago zainketa intentsiboetako unitatean, ostegun gauean Iruñeko Nafarroako Gorteen kalean jipoitua izan ostean. Gizonak garezurra apurtu zuen erasoa jaso eta lurrera erorita.
Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa. Hala ere, zenbait lekukoren arabera, biktimak errieta egin zion bi emakume eragozten ari zen gizon bati. Bat-batean gizonak jipoia eman zion, lurrera erori eta garezurra apurtu zuen.
Iruñeko udaltzainek gizona lurrean botata aurkitu zuten; larrialdi zerbitzuek Nafarroako Ospitalera eraman zuten eta zainketa intentsiboetako unitatean sartu zuten.