Gizartea -

HONDARRIBIKO ALARDEA

Txalo artean eta istilurik gabe egin du bere bidea Jaizkibel konpainiak

Aurten, alarde tradizionalaren aldekoek ez dituzte jarri plastiko beltzak Kale Nagusian, baina balkoi batean pankarta handi bat ipini dute, 'Jaizkibel erasotzaile, politikariak konplize' esaldiarekin.

Jaizkibel Konpainia, Hondarribiko Kale Nagusia zeharkatzen, gaur goizean. Argazkia: EiTB.
Hondarribiko Alardea
Txaloak izan dira nagusi Jaizkibel Konpainiak kale nagusia igo duenean

2:08

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jendetza batu da gaur 08:00etan Hondarribiko kale bazterretan, Jaizkibel konpainiari harrera egiteko. Txalo artean hartu dute alardean emakumeen parte-hartzea aldarrikatzen duen desfilea, eta erakunde nagusien babesa ere jaso du. Udal taldeek aho batez eskatu dute aurten "erantzukizuna" eta "errespetua" izan dadila festan.

Gernikako Arbola plazatik abiatu da Jaizkibel, eta Sainduaren ermitan amaitu dute ibilbidea. Iazko girorik ez da bizi izan, eta festa giroan zeharkatu dituzte kaleak. "Alardean emakumeak" zioten oihuek eta txalo hotsek estali dute txilibituen soinua, hainbat unetan.

Besteak beste, hauek izan dira gaur Hondarribian alarde parekidearen aldeko konpainia babesten: Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatua, Manu Lezertua arartekoa, Juan Karlos Izagirre EH Bilduren bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Eukene Arana Ahal Duguko legebiltzarkidea eta EH Bildu, PSE-EE eta Ahal Duguko beste hainbat ordezkari.

Xabier Ezeizabarrena jeltzalea ere bertan egon da, baina ez EAJko ordezkari bezala, Batzar Nagusietako presidente gisa baizik. Ospakizunetan errespetua eskatu dute Batzar Nagusiek.

Txomin Sagarzazu alkateak (EAJ) alarde tradizionala hartu du goizean; ez, ordea, Jaizkibel konpainia. Arratsaldean konpainiara hurbiltzeko gonbidapena egin dio Jaizkibelek Sagarzazuri, elkarrizketa eta lasaitasun giroa lortzeko borondatea erakusteko.

Jaizkibel konpainiak jasotako babesa nabarmendu dute alderdi politikoek
Jaizkibel konpainiak jasotako babesa nabarmendu dute alderdi politikoek
Jaizkibel konpainiak jasotako babesa nabarmendu dute alderdi politikoek

1:27

Landaidak nabarmendu duenez, gazte eta ume asko batu dira Jaizkibelen desfilera, eta argi geratu da urtetik urtera gehiago direla. "Asko dago egiteko, baina elkarrizketaren bidea zabaldu da", esan du.

"Tradizioak garai berrietara egokitu behar dira", gaineratu du, izan ere, "horrek ez du esan nahi tradizioaren aurka joatea, emakumeei eta gizonei aukera eta eskubide berberak ematea baizik".

Itxaso Kultura diputatuak herriko egun handian nagusi izan den "errespetua" nabarmendu du, eta gehitu du hori dela "elkarbizitza eraikitzeko beharrezkoa den oinarria".

Izagirrek (EH Bildu) erakundeen jarrera kritikatu du, Udalak, Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak "ez dutelako batere laguntzen, errealitate honi bizkarra ematen diote eta".

Arana (Ahal Dugu) "apur bat triste" azaldu da Iñigo Urkullu lehendakaria Hondarribira "jaiak berdintasunean ahalbidetzen digun Berdintasun Legea babestera" ez joateagatik.

Jaizkibel konpainiako ordezkarien arabera ere, inoizko jendetzarik handiena batu da euren festara. Oihana Etxebarrieta kapitainaren gidaritzapean, 600 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte desfilean. Euripean egin dute ia bide osoa.

Etxebarrieta: 'Gaurkoa izan dadila urratsa, aurrera egiteko'
Etxebarrieta: 'Gaurkoa izan dadila urratsa, aurrera egiteko'
Etxebarrieta: 'Gaurkoa izan dadila urratsa, aurrera egiteko'

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren ebazpena betez, aurten alarde tradizionalaren aldekoek ez dituzte plastiko beltzak jarri ibilbidearen alde bietan, baina Kale Nagusiko balkoi batean pankarta handi bat jarri dute, ondorengo esaldiarekin: 'Jaizkibel erasotzaile, politikariak konplize'.

Pertsona batzuek, hori bai, soinean eraman dituzte jantzita plastiko beltzak, eta hainbat tokitan bizkarra eman diete berdintasunaren aldekoei.

Emakume bat, bere burua plastiko beltzaz estaltzen.

Emakume bat, bere burua plastiko beltzaz estaltzen. Argazkia: EFE

Alarde parekidearen aldeko mezu feministak.

Alarde parekidearen aldeko mezu feministak. Argazkia: EFE

08:55ean atera da alarde tradizionala, eta horrek ere bide bera egin du. 5.000 bat pertsonak hartu dute parte, ia guztiak gizonezkoak, 20 konpainiatan banatuta. Kantinera gisa bakarrik har dezakete parte emakumeek konpainia horietan (bakoitzean bat). Hirugarren urtez, Iñaki Sagarzazuk zuzendu du desfilea, eta txalo artean egin dute ibilbide osoa.

5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte alarde tradizionalean
5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte alarde tradizionalean
5.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte alarde tradizionalean

2:53

Alarde parekidearen kontra dagoen Hondarribiko Emakumeak taldeak adierazpen bat kaleratu du arratsaldean egin behar zuten protesta bertan behera uzteko. Alkateak ordutegiak aldatzearekin pozik agertu dira. Horien arabera, "aurrera egiteko eta tentsioa gutxitzeko borondatea duen prozesu batean, guztioi dagokigu zerbait ematea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak