Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekideari kalean eraso egiteagatik

Biktimak ezpainean zauri bat eta buruan kolpe bat zituen. Osasun zentro batera eraman behar izan dute artatzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 31 urteko gizon bat atxilotu du goizaldean, Gasteizen, genero indarkeria delitu bat egotzita. Atxilotuak bikotekideari eraso egin eta mugikorra kendu dio.

Gertakaria 04:45 aldera jazo da Gasteizko Koroatzearen auzoko kale batean. Antza denez, erasoa lekukoen aurrean egin du gizonak, eta haiek abisua eman dute.

Ertzainak lekukoekin harremanetan jarri dira. Horietako bat erasotzailearen eta biktimaren artean jarri da. Beste lekuko batek gizona emakumea astintzen ikusi du. Dirudienez, garaje bateko atearen aurka bultzatu du. Biktimak ezpainean zauri bat eta buruan kolpe bat zituen. Osasun zentro batera eraman behar izan dute artatzeko.

Ertzainek ustezko erasotzailea identifikatu eta atxilotu dute. Epailearen esku utzi dute larunbat honetan.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa