Gizartea -

Talde bortxaketa, Bilbon

Bortxaketarekin lotutako 'filtrazioak' salatzeko asmoa du Bilboko epaile dekanoak

Uriarte oso kezkatuta azaldu da. Izan ere, ustezko erasotzaileetako bati egindako DNA probaren emaitza jakitera eman da, auziaz arduratzen den auzitegiak horren berri izan orduko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Argazkia: Wikimedia Commons
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia. Argazkia: Wikimedia Commons

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko hiriburuan 18 urteko emakume bati abuztuan egindako talde bortxaketaren harira izandako "filtrazioak" Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian salatzea aztertzen ari da Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoa.

Uriarte oso kezkatuta azaldu da. Izan ere, auziaz arduratzen den auzitegiak horren berri izan orduko, ezagutzera eman zen ustezko erasotzaileetako bati egindako DNA probaren emaitza. Horren esanetan, "legez kontrakoa" da horrelakorik gertatzea.

Hori dela eta, gai hori hurrengo Gobernu Bilerara eramango duela aurreratu du. Bidez batez, gaineratu du auziari emandako tratamendua ez dela "egokia" izan, epaia ere filtratu zelako eta auzipetuetako baten argazkiak zabaldu zituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaiak