Gizartea -

SARIA

Bilbo, 'iCapital 2019' saria irabazteko 12 finalisten artean

Europako Batzordeak ematen du Berrikuntzaren Europako Hiriburuaren Saria. Beste hautagaiak Anberes, Bolonia, Bristol, Dortmund, Espoo, Glasgow, Hanburgo, Londres, Lyon, Nantes eta Rotterdam dira.

Bilbo. Artxiboko argazkia: Joseba Gomez
Bilbo
Bilbo. Artxiboko argazkia: Joseba Gomez

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo aukeratu dute 'iCapital 2019' Berrikuntzaren Europako Hiriburuaren Saria irabazteko 12 finalisten artean, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Hauek dira beste hautagaiak: Anberes, Bolonia, Bristol, Dortmund, Espoo, Glasgow, Hanburgo, Londres, Lyon, Nantes eta Rotterdam.

Europako Batzordeak ematen du 'iCapital' saria, biztanleen bizi-kalitatea hobetzeari begira berrikuntza aprobetxatzeko gaitasuna frogatu dezakeen hiriari.

Xabier Ochandiano Bilboko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak bihar, irailak 3, asteartea, aurkeztuko du Bilboren hautagaitza Europako Batzordeko epaimahaiaren aurrean, Bruselan. Epaimahaiak, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko ditu kontuan: hiriak berrikuntza-ekosistema ireki eta dinamikoei egiten dien ekarpena; herritarrak gobernuan eta erabakiak hartzeko prozesuetan sartzeko hartzen dituzten neurriak, eta berrikuntza hirietako erresilientzia eta jasangarritasuna hobetzeko erabiltzen duten hiriak.

Saria emateko ekitaldia irailaren 25ean egingo da. Milioi bat euroko sari nagusia jasoko du Berrikuntzaren Europako Hiriburu izendatzen duten hiriak. Horrez gain, 100.000 euroko beste bost sari emango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak EB Bilboko azken albisteak Euskal hiriburuak Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak