Gizartea -
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA
Espainiak 20 osasun alertaren berri eman dio EBri abuztuan
Azkena atzo izan zen, abuztuaren 30ean, atun lata batean toxina botulinikoa aurkitu zutenean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kutsatutako haragi metxatuak eragindako listeriosi agerraldiak kolokan jarri du Espainiako elikagaien segurtasuna.
Espainiak 20 osasun alertaren berri eman dio Europar Batasunari abuztuan soilik, baina gehienak ez dira oso larriak.
Azkena atzo izan zen, abuztuaren 30ean, Frinsak egindako eta DIA supermerkatuko marka zuri batean saldutako atun lata batean toxina botulinoa aurkitu zutenean. Ondorioz, sorta guztia kendu dute salmentatik.
Alerta horiek gizarte mailan kezka eragiten duten arren, segurtasun mailak inoiz baino altuagoak dira eta hobetu egin dira azken hamarkadetan, kopurua eta hilkortasuna murriztuz.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, munduko 600 milioi intoxikazio kasuetatik 23 milioi Europan ematen dira. Gainera, 420.000 heriotzetatik 5.000 Europan ematen dira, heriotza-tasa baxueneko eskualdea bilakatuz. 2017an 37.000 infekzio kasu antzeman ziren Espainian soilik.
Zehazki, listeriosia infekzio arraroa da. Espainian milioi bat pertsonatik sei gaixotzen dira, baina tasa hori Europakoa baino altuagoa da (lau kasu milioi bat pertsonako).
Europa mailako protokoloa segurtasunaren erantzukizuna fabrikatzaileari ematean datzala azpimarratu du Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Elkarteko (Sesal) Carmen Vidal presidenteordeak. Sistema horrek kasuak amiltzea eragin du.
Hala ere, badaude protokoloak eta elikagaien kontrolak indartzeko arau aldaketak eskatzen dituzten ahotsak ere.
Listeria eta camyplobacter bakterioez gain, salmonella, Escherichia coli bakterioaren andui batzuk, toxoplasma gondii eta norobirusak dira elikagaien intoxikazioen errudunak.