Gizartea -

EHUren ikerketa

Klima aldaketak ibaietako uraren 'osasuna' ere kaltetzen du, ikerketa baten arabera

Klima aldaketaren eraginez, ibaiertzetan landare espeziak desagertuz doaz, eta horrek ekosistema osoa "hondatzen" du.

Ubera, Bergara. Argazkia: Iñaki Zenitagoia
Klima aldaketak ibaietako uraren 'osasuna' ere kaltetzen du
Ubera, Bergara. Argazkia: Iñaki Zenitagoia

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima eta ingurumen aldaketak ibaietako uraren "osasuna" kaltetzen du, ekosistemen biodibertsitatea galduz doalako, Euskal Herriko Unibertsitateko Ibaietako Ekologia Taldeak egindako ikerketa baten arabera.

EHUk ostiral honetan jakinarazi du klima aldaketaren eraginez ibaiertzetan landare espezieak desagertuz doazela, eta horrek ekosistema osoa "hondatzen" duela. Izan ere, askotariko talde biologikoak zeuden tokietan, espezie gutxi batzuk daude orain.

Besteak beste, orbelari buruz hitz egiten du, itsas bizidunentzat elikagai delako eta ibai asko oinarrizko energia baliabideez hornitzen dituelako.

Horrela, ikerketa egin duen taldeak ondorioztatu du orbela desagertzeak ibaietako uraren "osasuna" kaltetu eta arrain-hazkuntzaren eta natur parajeen kalitatean eragin negatiboa izan dezakeela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa 2024 EHU berriak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekologia azken ordukoa Ibaien azken ordukoa Larrialdi klimatikoa albisteak