Gizartea -
Itsasaldeko arriskua
Abisu horia ezarri dute olatuengatik gaur iluntzerako
Marea biziekin batera, 1,5 metroko olatuak iragarri dituzte 18:00ak eta 20:00ak bitartean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du igande iluntzerako, itsasaldeko arriskuagatik. Marea biziekin batera, 1,5 metroko olatuak iragarri dituzte eta itsasgoran zakartuko da itsasoa, batik bat.
18:00etatik 20:00etara egongo da aktibo abisua. Gutxi gorabehera 18:58an izango da mareagora eta ohiko tokietan gainezka egin dezake urak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea