Gizartea -
MIGRAZIOA
Aita Mari ikuskatzen ari dira, Mediterraneora joateko baimena lortze bidean
Itsas Kapitaintzak ikuskatuko du ontzia eta haren oniritzia jaso arte ezin izango da itsasoratu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aita Mari ezizenez ezaguna den erreskate ontzi bihurtutako atunketaria ikuskatzen ari dira Meditarraneora bidean itsasoratu ahal izateko baimena lortzeko. Astearteko irteera bertan behera utzi zuen oraindik ez zuelako baimenik jaso. Itsasontzia Pasaiako portuan dago orain.
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak ostiralean iragarri zuenez, Mediterraneora abiatzeko datarik ez zeukaten, legea betetzearen aldekoak diren ontziaren arduradunek ez zutelako erakundeen baimena eskuratu.
Iñigo Mijangos erakundearen presidentearen esanetan, Itsas Kapitaintzak egingo duen inspekzioa gainditzearen zain dago ontzia, 24 edo 48 ordu ostean, nabigazio despatxua eskatu ahal izateko, hau da, itsas Administrazioak ontziak legedia betetzen duen egiaztatzeko.
Mijangosek azaldu duenez, ontzian egindako obrei buruzko informazio zehatza zein horietan erabilitako materialei buruzko datuak eskatu dizkiete. Presidentearen esanetan, baldintza "zorrotz" horiek Proactiva Open Arms gobernuz kanpoko erakundea dela eta ezarri dituzte. Open Armsek Espainiako Gobernuko zigorrak jaso dezake, duela aste batzuk Mediterraneoan 160 pertsona immigrante erreskatatzeagatik.