Gizartea -

Migrazioa

153 migratzaile Ceutan sartu dira, hesi bikoitza gaindituta

2018ko abuztuaren 22an lortu zuen azkenekoz migratzaile talde batek hesia gainditzea. 116 pertsona heldu ziren Ceutara, baina handik egun batera guztiak kanporatu zituzten, hiru adingabeko salbu.

153 migratzaile sartu dira Ceutan, hesi bikoitza gaindituta
153 migratzaile sartu dira Ceutan, hesi bikoitza gaindituta
153 migratzaile Ceutan sartu dira, hesiaren gaineztik jauzi eginda

0:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, Saharaz hegoaldeko 153 pertsona iritsi dira Ceutara ostiral goiz honetan, migratzaileak artatzeaz arduratu direnen gertuko iturriek jakinarazi dutenez. Haien esanetan, gazte itxura zeukaten gehienek.

07:20an gainditu dute hesia, Benzuko kai-muturretik hurbil. Hain zuzen ere, toki horretaraino iristen da 8,2 kilometroko hesi bikoitza, eta hantxe egin zituen konponketa-lanak Barne Ministerioak, iaz, ingurua inpermeabilizatzeko asmoz.

Gobernuko Ordezkaritzak azaldu duenez, migratzaileek ez zeukaten zauri larririk: "ebaki batzuk baino ez". Bestalde, bospasei guardia zibil ospitalea eraman dituzte, zauri arinak zituztelako.

2018ko abuztuaren 22an lortu zuen azkenekoz migratzaile talde batek hesia gainditzea. 116 pertsona heldu ziren, orduan, Ceutara, baina handik egun batera Marokora kanporatu zituzten guztiak, hiru adingabeko salbu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak