Gizartea -
Nafarroan iruzur informatikoa egiten ari direla ohartarazi du Poliziak
Ustezko iruzurgileek bere burua Microsoft teknikotzat aurkeztu zuten biktimen ordenagailuetan sartzeko.
Foruzaingoak eta Polizia Nazionalak azken egunetan jasotako salaketak direla eta, Nafarroan iruzur informatiko masibo bat egiten ari dela jakinarazi dute agenteek. Bere burua Microsoft teknikotzat aurkeztuz, datu pertsonalak eskuratzen dituzte.
Biktimei ordenagailuak birus bat duela esan ondoren, dispositibo horretan urrutik sartzeko baimena eskatzen diete. Hori lortuz gero, ordenagailuaren kontrola eta horretan dauden artxibo guztiak lor ditzakete.
Baimena horiek berreskuratzeko, iruzurgileek dirua eskatzen diete biktimei. Gainera, informazio eta artxibo grafiko pertsonal horiek beste hainbat delituak egiteko erabil ahal dituzte, hala nola, identitatea ordetzeko, banku-iruzurrak egiteko edota sexu-estortsio delitua egiteko.
Mota horretako iruzurrak ez dira berriak, agenteen arabera. Kasu honetan, zorizko iruzur masiboak telefono zenbakien bidez egiten dituzte; Nafarroan makina bat kasu jaso direnez, seguruenik, 948 aurrezenbakia duten telefonoekin.
Beste kasu batzuetan, sare sozialetan, besteak beste, biktimei buruzko informazioa aurretik lortzen dute.