Gizartea -

Lapurreta

9 betaurreko-pare lapurtu eta dendari bat labanaz zauritu du gizon batek Barakaldon

Gainera, agintaritzaren agenteen aurkako delitua egotzi diote, atxilotzerakoan ertzainen kontra agertu zelako.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Barakaldon, bederatzi betaurreko-pare lapurtzeagatik eta dendari bati eskuan laban batekin zauriak egiteagatik, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Gainera, agintaritzaren agenteen aurkako delitua egotzi diote, atxilotzerakoan ertzainen kontra agertu zelako.

Lapurreta 18:30ean gertatu zen. Ordu horretan, Askatasunaren Hiribidean dagoen saltoki batera sartu zen atxilotutako gizona, labana batekin, eta Ertzaintzek lapurreta jazo eta gutxira jaso zuten abisua.

Ihes egiten saiatu bazen ere, ertzainek kalean harrapatu zuten lapurra. Esan bezala, hainbat betaurreko pare eta aizto bat zeramatzan eskuetan. Agenteek arma lurrera botatzeko eskatu zioten arren, gizonak ez zien jaramonik egin, eta haien aurka agertu zen erasokor. Azkenik, arma kentzea lortu zuten ertzainek.

Bien bitartean, lapurretaren lekuko izan zen dendaria saltoki barruan geratu zen. Eskuan zauri bat zeukan honek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lapurretak