Gizartea -

Bilbon

Gazte bat hil da Bilbon, etxebizitza bateko bosgarren solairutik erorita

Igande gauerdian erori zen 25 urteko gizonezkoa Fika kaleko etxebizitza bateko leihotik. Gaztea larri zauritu zen orduan, eta bart hil da Gurutzetako Ospitalean.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko 25 urteko gizonezko bat hil zen atzo Gurutzetako Ospitalean, Fika kaleko etxebizitza bateko bosgarren solairutik erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakitera eman diotenez.

Dirudienez, ustekabean erori zen Santutxu auzoko etxebizitza bateko leihotik, 05:00ak aldera. Hain zuzen ere, gaztea bere etxebizitzako leihotik beste leiho batera pasatzen saiatu zen, barruko patiotik, argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Larrialdi zerbitzuek jazotakoaren berri izan zutenean, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gaztea, larri zaurituta. Ordu batzuk geroago hil egin zen, Gurutzetan bertan, Ertzaintzak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Santutxu Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Etxebizitza albisteak