Gizartea -

LISTERIA

Zer da listeriosia eta nola saihestu daiteke?

Gaixotasuna eragiten duen bakterioa naturan ugaltzen da eta, beste elikagai-infekzioetan ez bezala, tenperatura baxuetan bizi eta ugaritzen da.

Listeriosia duen haragia. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.
Listeriosia duen haragia.
Listeriosia duen haragia. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioaren arabera, 168 listeriosi kasu jaso dituzte Espainian, gehienak Andaluzian. "La Mecha" urdaiztatutako haragia saltzen duen Magrudis enpresako kasuan, bakterioaren kontzentrazioa baimendutakoa baino 150 aldiz handiagoa zen, Espainiako Osasun agientariek Europako Batzordeari bidalitako datuen arabera. Euskadin, ez dute listeria kasurik baieztatu.

Listeriosia Listeria monocytogenes izeneko bakterioak eragiten duen elikagai-infekzioa da. Nahiz eta infekzio horren kasuen kopurua baxua izan (Munduko Osasun Erakundearen arabera, milioi bat pertsonetatik 0,1 eta 10 artean izaten dute, gutxi gorabehera), heriotza-tasa altuak osasun publikoko arazoa bihurtzen du listeriosia.

Bakterioa kutsatzeko modurik ohikoena listeriosi bakterio kopuru handiko elikagaiak jatea da. Elikagai-infekzio gehienetan, bakterioak hozkailuetan eta izozgailuetan hiltzen dira; Listeria monocytogenesen kasuan, berriz, bakterioa tenperatura baxuetan bizi eta ugaltzen da. Dena dela, izaki bizidunek ere kutsa dezakete, batez ere, ahurdun dauden emakumeek euren haurrei.

Izan ere, ahurdunak arrisku handiko taldearen barruan daude; horretan, adinekoak, umeak eta minbizi, HIES nahiz organo transplantetako tratamendua jasotzen duten pazienteak ere badaude.

Munduko Osasun Erakundearen (MOE) datuen arabera, ahurdunek bakterio hori harrapatzeko probabilitatea % 20 altuagoa da. Emakumeak listeriosia izanez gero, haurra jaio baino lehen hil daiteke edo, umea jaiotzean, horrek pisu baxua, septizemia edo menintigisa paira dezake. Bestalde, VIH edo hiesa duten pertsonak kutsatzeko probabilitatea 300 aldiz altuagoa da.

Bakterioa kutsatzea

Bakterioak naturan ugaritzen dira. Lurzoruan, uran eta animalien digestio-apartatuetan daude, baina barazkiak ere kutsatu daitezke, lurzorutik edo simaurra ongarri gisa erabiltzeagatik.

Kasu gehienetan, hozte-prozesu luzea izan duten elikagaiek edo egosi gabeko elikagaiek izaten dute bakterioa.

Prebentzioa

Listeriosiaren prebentzioa beste elikagai-infekzioen bezalakoa da. MOEk emandako gomendioen arabera, sukaldean higienea izatea oso garrantzitsua da. Horrekin batera, elikagai gordinak besteengandik banatzea, janaria guztiz egitea, etiketek adierazten dituzten tenperatura egokiak mantentzea eta, bukatzeko, erabiltzen diren elikagaiak eta ura kutsagabeak direla baieztatzea aholkatzen dute.

Gainera, kutsatzeko arriskua duten pertsonei hurrengo elikagaiak egunero ez jatea gomendatzen diete: esne gordinarekin egindako produktuak, hestekiak eta haragi prozesatuak, pate eta arrain zein itsaski ketuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Albisteak Osasunari buruzko albisteak Espainia albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur Munduko Osasun Erakundea