Gizartea -
BILBO
Bilbok Marijaiaren agurrarekin itxiko du Aste Nagusia
Bederatzi jai egunen ondoren, bilbotarrek eta bisitariek 20:30etik aurrera agurtuko dute Marijaia.
AGENTZIAK |ERREDAKZIOA
Marijaiaren erreketa tradizionalak itxiko du gaur Bilboko aste Nagusia, "azken urteetako jendetsuenetakoa eta parte-hartzaile gehien izan dituenetakoa", Bilboko Udalak nabarmendu duenez.
400 ekintza baino gehiago izan dituen bederatzi jai egunen ondoren, bilbotarrek eta bisitariek 20:30etik aurrera agurtuko dute Marijaia. Deustu Arraun Taldearen traineruak irtengo dira Zorrotzaurretik Mesedeetako zubiraino.
Bertatik lagunduko dute Marijaia. Areatzako zubien azpitik eta udaletxetik igaroko dira, Pio Baroja plazaraino, non Itsasne Nuñez txupinera eta Beatriz Server pregoilaria izango dituzten zain.
Jardunaldia 22:00ak inguruan bukatuko da pregoilariaren azken hitz batzuekin. Ondoren, 'Agur, Marijaia' abestiarekin, "jaietako erregina su artean erreko da eta hiribildua egunerokotasunera itzuliko da pixkanaka", adierazi du Udalak.
22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en Marijaiaren agurra eskainiko dute 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan zuzenean.