Gizartea -

Listeriosia

Osasun Ministerioak 168 listeriosi kasu zenbatu ditu Estatuan

Kutsatutako haragia Estatuan bakarrik saldu zela eta jada neurriak hartu dituztela jakinarazi dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari.

Kutsatutako haragia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Kutsatutako haragia. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
160 lagunetik gora daude listeriosiak jota Espainian

1:12

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomia erkidegoek oraingoz 168 listeriosi kasuren berri eman diote Osasun Ministerioari, gehienak Andaluzian eman dira. Birus horren agerraldia La Mechá markako fabrikan prestatzen ari ziren haragian sortu zela adierazi du María Luisa Carcedo, jarduneko ministrak.

Ministrak adierazi duenez, oraingoz ikerketen helburu nagusia birusa elikagai horren prestatze-prozesuaren zein etapatan zabaldu zen identifikatzea da. Hala ere, adierazi duenez, Sevillan kokatuta dagoen Magrudis fabrika itxita dago jada, eta merkatutik atera dira bertan prestatzen ziren gainerako produktuak.

Gantxigor andaluziarra, jerezko solomoa, solomoa pimenton erara eta etxeko solomoa atera dira merkatutik, hain zuzen ere. Produktu hauen gehiengoa Andaluzian banatu zen, eta ehuneko txikiago batean Madril eta Extremaduran.

Osasun Larrialdi eta Alerten Koordinazio Zentroak, Osasun Ministerioak eta Andaluziak helarazitako informazioaren arabera, 161 listeriosi kasu baieztatu dira. Kasuen gehiengoa Sevillan izan da (131).

Azken orduetan 29 pertsona gehiago ospitaleratu dira komunitate horretan, eta horrenbestez 82 dira birus horrengatik ingresatuta dauden gaixoak. Horien artean 28 emakume haurdun daude, atzo baino bost gehiago, eta hiru pertsonek Zainketa Bereziko Unitatean ingresatuta jarraitzen dute.

Espainiako Estatuak Europar Batzordeari jakinarazi dio kutsatutako haragia Estatu espainiarrean bakarrik saldu zela eta jada jarri direla beharrezko protokoloak abian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak