Gizartea -

Manifestazioa

Manifestazioa Pirinioetan hartzaren eta otsoaren presentziaren aurka

Kaltetuek abeltzaintza estentsiboaren aldeko protokoloak eskatu dizkiete Frantzia, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako gobernuei.

Hartzaren eta otsoaren aurkako manifestazioa Huescan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Hartzaren eta otsoaren aurkako manifestazioa Huescan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Hartzaren eta otsoaren aurkako manifestazioa Huescan. ETBko bideo batetik hartutako irudia.

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aragoi, Katalunia, Nafarroa eta Frantziako ehunka abeltzainek, landa eremuetako bizilagunekin batera manifestazioa antolatu dute gaur Aínsan, Huescan, hartzaren eta otsoaren sarrera berri baten aurka. Jarduera tradizionalarekin eta abeltzaintza estentsiboarekin bat ez datozela salatu dute.

Manifestariek “gure herri eta abeltzaintza estentsiboaren alde” irakur zitekeen pankarta batekin ibili dira Aínsako kaleetan barrena.

Manifestazioa amaitzearekin batera, talde antolatzaileetako hainbat bozeramailek administrazioen aldetik “benetako” babesaren gabezia salatzeaz gain, inguruko baso eta larreetan hartz eta otsoen “etengabeko erasoak” jasaten dituztela era azpimarratu nahi izan dute.

Kaltetuek adieraz dutenez, otso eta hartzak ez dira bateragarriak abeltzaintza estentsiboarekin, eta horrez gain sektore horrek ordain ekonomikoak beharrezkoak direla azpimarratu dute, “ekonomikoki errentagarriak ez direlako” baina “ingurumenari dagokionez” oso errentagarriak direlako.

Horren harira, kaltetuek Frantzia, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako gobernuei hartzak eta otsoak Pirinioetatik ateratzeko aukeraren inguruan “erantzun garbi bat” eskatzen die eta abeltzaintza estentsiboaren aldeko protokolo baten diseinua ezinbestekoa dela azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Nafarroako albisteak Frantzia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Animalia basatiak Frantziako Gobernua gaur Kataluniako Gobernua Zer gertatu da Aragoin? Pirinioak Ekologia gaur Abeltzaintza azken ordukoa Ehiza handia albisteak