Gizartea -
ERREGEA
Juan Carlos erregeak bihotzeko ebakuntza bat izango du larunbatean
Erregearen azken ebakuntza eguzkiak eragindako azaleko lesio baten ondorioz izan zen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Juan Carlos erregeak bihotzeko ebakuntza bat izango du abuztuaren 24an. Urteko azken aldizkako berrikuspen medikoaren ondoren programatu dute ebakuntza.
Erregeak ekainaren 11n eta 12an egin zuen berrikuspen mediko hori, eta hartan egiaztatu zuten ebakuntza baten beharra zuela abuztuaren amaierarako.
Madrilgo Pozuelo de Alarcon herriko Quiron ospitalean egingo diote ebakuntza, berrikuspena egin zioten toki berean.
Juan Carlos erregearen azken ebakuntza eguzkiak eragindako azaleko lesio baten ondorioz izan zen.
Gainera, Estatuko aurreko agintariak beste ebakuntza bat izan zuen 2018ko apirilaren 7an. Hartan, 2011n eskuineko belaunean jarritako protesia aldatu zioten.