Gizartea -

indarkeria matxista

Udal gobernuak onetsi egin du Bilboko talde bortxaketan akusazio gisa aurkeztea

Clara Campoamor elkarteak ere eskatu du epaitegian herri akusazio gisa aurkeztea auzian.

Bortxaketa abuztuaren 1ean izan zen Etxebarria parkean. Argazkia: EFE
Bortxaketa abuztuaren 1ean izan zen Etxebarria parkean
Bortxaketa abuztuaren 1ean izan zen Etxebarria parkean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko udal gobernuak oniritzia eman dio abuztuaren 1ean Exebarria Parkean 18 urteko gazte bati egindako taldeko bortxaketaren auzian herri akusazio gisa aurkezteari.

Udaletik Eferi adierazi diotenez, udal gobernuak asteazkenean onartu zuen Udaleko zerbitzu juridikoek Bilboko Instrukzio Epaitegian herri akusazioa aurkeztea.

Aipatu iturrien arabera, Udalak ez du iritzia aldatu Epaitegiak egindako azken ekimenen ostean, hau da, aste honetan bost akusaturi egindako identifikazio saioak.

Lehen identifikazio saioan, asteartean, biktimak auziarekin zerikusia ez zuen figurante bat identifikatu zuen, baina hurrengo egunean ikertuetako hiru identifikatu zituen. Halere, horietako bi segurtasun kamera batzuek hiriko beste leku batean grabatu omen zituzten ordu tarte horretan.

Udalak herri akusazio gisa aurkezteko izapideak abiarazi zituen abuztuaren 12an eta, udal gobernuak oniritzia eman eta gero, epaitegian gauzatu egingo dute.

Bi gizonezkok espetxean jarraitzen dute sexu erasoan parte-hartu zutelakoan, eta beste lau ikerketapean daude, aske, eta egunera epaitegietan aurkezteko beharrarekin.

Clara Campoamor elkarteak ere eskatu du epaitegian herri akusazio gisa aurkeztea auzian.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Sexu erasoak