Gizartea -
Indarkeria matxista
Bilboko talde bortxaketaren biktimak hiru susmagarri identifikatu ditu
Hala ere, hirurak kautelazko neurriekin aske utzi ditu epaileak. Antza, horietako bi erasoa gertatu zenean beste toki batean zeudela erakusten duen irudiak daude.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Joan den abuztuaren 1ean Bilbon izandako talde bortxaketaz akusatutako hiru identifikazio saio batera eraman dituzte gaur eta biktimak esan du hirurek hartu zutela parte erasoan.
Hala ere, epaileak hirurak aske uztea erabaki du. Horietako bi erasoa gertatu zen unean Bilboko beste toki batean zeudela erakusten duen bideoak daude. Sexu-erasoa Etxebarria parkean jazo zen.
Hirugarren susmagarria ere aske utzi du epaileak, fiskalarekin eta defentsako abokatuarekin bildu eta gero.
Biktimaren abokatuak hirurak espetxeratzea eskatu du, baina epaileak ez du hala egin, atzo emakumeak susmagarri bat gaizki identifikatu zuela eta gaurkoan ere gauza bera gertatu ahal izan dela ebatzita.
Atzoko identifikazio saioan beste bi susmagarri izan ziren. Biktimak horietako bat erasotzailetzat jo zuen, baina saiora eramandako figurante bat zen eta, beraz, emakumearen testigantza okerra izan zen.
Bi akusatu horietako bat karguekin aske dago, eta bestea, kartzelan.
Gauzak horrela, sei susmagarrietatik lau kautelazko neurriekin libre daude eta beste biak preso. Espetxean dagoen seigarren akusatua ez dute identifikazio saiora eraman, biktimak argi eta garbi identifikatu zuelako hasieratik tatuaje bat daukalako lepoan.
Bestalde, susmagarriei egindako DNA frogen emaitzen zain jarraitzen du epaileak.