Gizartea -
SEXU ERASOA
Bilboko talde bortxaketako akusatuei egindako identifikazio saioak amaitu dira gaur
Sei akusatuetatik bi pasatu ziren atzo epaitegitik. Gaur, beste hiruren txanda izan da. Seigarrena, aldiz, saio horiek baino lehen identifikatu zuen gazteak, gizonak duen hontz baten tatuajeari esker.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Abuztuaren 1ean, Bilboko Etxebarria parkean 18 urteko neska bati egindako taldeko bortxaketa dela eta ikertzen ari diren sei gizonezkoetatik hiru identifikazio saio batean izan dira gaur, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko iturriek adierazi dutenez. Asteartean, beste bi akusatu egon ziren epaitegian.
Horietako bi 10:40ak aldera heldu dira; beste akusatua, berriz, beranduago joan da.
Identifikazio saioak Bilboko lau zenbakiko Instrukzio Epaitegian egin dituzte, Fiskaltzak eskatuta. Asteartean eta asteazkenean izan dira.
Guztira, sei gizon atxilotu zituzten bortxaketarekin zerikusia zutelakoan. Horietako bi kartzelan daude; beste lau, aldiz, aske utzi zituzten karguekin eta egunero epaitegian aurkezteko baldintzarekin.
Sei akusatuetatik bat ez da identifikazio saioetan egon, gizonak duen hontz baten tatuajeagatik gazteak identifikatu zuelako.
_________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.