Gizartea -

Migrazioa

Espainiako Armadaren ontzi baten laguntzarekin Palman porturatuko da Open Arms

Bestalde, Open Arms ontzian egoera larria da eta gaur beste hamaika migratzailek bere burua itsasora bota dute igerian Lampedusako portura heltzeko asmoz.

Espainiako Armadaren Audaz ontzia. Argazkia: EFE
Espainiako Armadaren Audaz ontzia.
Espainiako Armadaren Audaz ontzia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Armadaren ontzi baten laguntzarekin Balearretaraino eramango dute Open Arms ontzia. Audaz izeneko ontzi militarra 18:30 inguruan abiatu da Rotako (Cadiz) Portutik eta hiru egunen buruan iritsiko da Lampedusara (Italia).

Espainiako Gobernuak esan du ontzia migratzaileak artatzeko prestatu dutela, Open Arms ontzian bizi den egoera larria delako. Ez dute xehetasun gehiagorik eman, baina Open Arms ontzia Palman porturatzea da asmoa.

Ontzi militarrak hiru egun beharko ditu Lampedusara iristeko eta beste horrenbeste Palmara joateko. Beraz, migratzaileek beste sei egun egingo dituzte itsasoan. Honezkero, 19 egun daramatzate lehorreratzeko zain.

Bitartean, gobernuz kanpoko erakundeak enegarren adierazi du ontzian egoera oso larri dela. Horren erakusgarri, gaur beste hamaika migratzaileek bere burua itsasora bota dute Lampedusako portura igerian heltzeko asmoz.

BIDEOA | Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko

Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko
Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko
Hainbat migratzailek Open Arms ontzitik uretara salto egin dute Lanpedusara iristeko

0:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Errefuxiatuak Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Mediterraneo itsasoari buruzko azken albisteak