Gizartea -

G7 GOI-BILERA BIARRITZEN

AEBko hegazkin militar batek Hondarribiako aireportuan materiala deskargatu du

Gipuzkoako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa da.

Estatu Batuetako hegazkin militarra Hondarribiako aireportuan. Whatsapp bidez zabaldutako argazkia.
Estatu Batuetako hegazkin militarra Hondarribiako aireportuan.
AEBko Armadako hegazkin bat Hondarribiako aireportuan lurreratu da

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuetako hegazkin militar handi bat Hondarribiako aireportuan (Gipuzkoa) lurreratu da, Biarritzen abuztuaren 24an hasiko den G7 goi-bilera dela eta, hainbat material deskargatzeko.

Aenaren arabera, lau motorreko hegazkina eguerdian heldu da Gipuzkoako aireportura, eta gaur bertan itzultzea espero dute.

Antza, 53 metroko hegazkina 'Boeing C-17 Globremaster' bat da, Hondarribiako aireportuan lurreratu den hegazkinik handienetarikoa. Normalean, aireontzirik handiena Vueling konpainiako 'Airbus 320 Neo' da, 37 metrokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia albisteak Biarritz argazkiak Hondarribia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua azken ordukoa G7 goi-bilera albisteak