Gizartea -

indarkeria matxista

Eraso matxista bat salatu dute G7aren kontragailurrak antolatutako kanpalekuan

Plataformak adierazi du ez dutela inolako erasorik onartuko eta irmoki gaitzetsi du eraso sexista.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G7 EZ plataformak antolatutako kanpalekuan eraso sexista bat egon dela salatu dute gaur, asteartea, antolatzaileek.

Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez, G7 EZ taldeak adierazi du ez dutela inolako erasorik onartuko eta irmoki gaitzetsi du eraso sexista.

G7 EZ plataformako kideek atzo egindako agerraldi batean azaldu zutenez, Urruñan kokatu den kanpalekuak 2.000 pertsona hartzeko gaitasuna du, eta denetarik izango du: dutxak, otorduak, segurtasuna, Gurutze Gorria eta medikuak. Halaber, kontzertuak eta aire libreko zine emanaldiak antolatu dituzte.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa G7 goi-bilera