Gizartea -

TRAFIKOA

Hendaiarako irteera ibilgailuentzat itxita egongo da abuztuaren 27ra arte

G7ko goi-bilera dela eta, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera Baionako noranzkoan eta Hendaiako Euskotreneko geltokia itxiko dituzte.

AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera, itxita. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.
AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera, itxita.
AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera, itxita. Argazkia: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritza.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak iragarri duenez, AP8ko Hendaia-Biriatuko irteera (S1), Baionako noranzkoan, ibilgailuentzat itxiko dute abuztuaren 27ko 06:00ak arte, Biarritzen egingo den G7ko goi-bilera dela eta.

Era berean, Hendaiako Euskotreneko geltokiak ateak itxiko ditu abuztuaren 18tik 26ra.

Euskotrenek ohar batean adierazi duenaren arabera, trenak Irun-Ficobara baino ez dira helduko, Irun-Colonera ateratzen diren maiztasunarekin, hots, 15 minuturo lanegunetan eta 30 minuturo larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Frantzia Biarritz Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak G7 goi-bilera Lapurdi