Gizartea -
Indarkeria matxista
Sorosle bati Kontxako aldageletan egindako sexu eraso ahalegin bat ikertzen ari dira
Langilea laguntza eske irten da Donostiako hondartzako aldageletatik, ostiral arratsaldean, gizon bat sexu eraso bat egiten saiatu delako.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako Kontxa hondartzako sorosle bati egindako sexu eraso ahalegin bat ikertzen ari da Ertzaintza. Erasoa ostiral arratsaldean izan da, emakumea aldageletan zegoenean, Udalaren eta Ertzaintzaren iturriek esan dutenez.
Segurtasun Sailaren iturrien arabera, Ertzaintzak dei bat jaso du Kontxako arkupeetan emakume bati sexu eraso bat egiten saiatu direla ohartaraziz, ostiralean, 14:20 inguruan. Momentuz, ez da atxiloketarik egin.
Donostiako Udalaren iturrien arabera, soroslea laguntza eske irten da aldageletatik, barruan gizon bat sexu eraso bat egiten saiatu delako.
Bestalde, kartzelara bidali dute Donostian izandako sexu eraso bat leporatuta ostegunean atxilotutako 39 urteko gizona.
__________________________________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.