Gizartea -

genero indarkeria

Verdon Alaveseko jokalaria atxilotu dute Gasteizen bikotekidea jotzeagatik

Atxilotu ondoren, gaua eman du polizia-etxean, eta epailearenera eraman dute. Epaileak, deklarazioa hartu ostean, aske utzi du, epaiketaren zain.

Jokalaria hedabideen aurrean hitz egiten. EITBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia
Jokalaria, hedabideen aurrean hitz egiten, artxiboko argazki batean
Jokalaria hedabideen aurrean hitz egiten. EITBren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olivier Verdon Alaveseko jokalaria atxilotu zuen atzo, asteazkena, Ertzaintzak, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Antza denez, Gasteizeko hotel batean zeudela iletik arrastaka eraman zuen.

Jokalari frantziarra, 23 urtekoa, uda honetan sartu berri da euskal taldean. Guardiako epailearen aurrean izan da deklaratzen, gau osoan polizia-etxean eman eta gero.

Epaileak, deklarazioa hartu ostean, aske utzi du, epaiketaren zain.

Erasoa hiriburu arabarreko hotel batean izan zen 12:30 inguruan, asteazkenean. Handik gutxira, Ertzaintzak abisua jaso zuen, eta bertaratutako poliziek gizona atxilotu zuten genero indarkeria delitua egotzita.

Halaber, emakumea ikertzen ari dira etxe barruko indarkeria delitua egin duelakoan.

Era berean, Efek Ertzaintzarekin baieztatu ahal izan duenez, salaketan gizonezkoaren mediku txostena jasota dago.

Alavesen gaitzespena

"Edozein motatako indarkeriaren, eta, batez ere, genero indarkeriaren aurka dagoela" esan du Alavesek komunikatu batean. Halaber, "indarkeria arbuiatu eta irmoki gaitzesten duela" azaldu du taldeak.

Alaveseko administrazio kontseiluak agiri batean azpimarratu duenez, "esparru pertsonalari" eragiten dizkioten arrazoiengatik atxilotua izan dela esan du; eta, horrenbestez, Deportivo Alavesekin harremanik ez duela azpimarratu du taldeak.

Kapitainaren arbuioa

Manu Garcia Alaveseko kapitainak "emakumearen aurkako indarkeriaren arbuioa oinarrizkoa" dela esan du.

__________________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Delituak Gizartea Alaves Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa